Larunbat honetan, maiatzaren 17a, Los Banos Basque Club-ek Euskal Piknika eta elkartearen 50. urteurrena ospatuko ditu. Egunean zehar euskal-amerikar jaki tipikoak jarriko dira salgai eta eguerdian mus txapelketa egingo da.
Arratsaldeko 18:00tan festa abiatuko da, afari eta ondoko dantzaldiarekin. Noka taldeak kontzertua emango du eta ondoren, Luhartz taldearekin erromeria izango da.