Gaur larunbata, irailaren 13an, goizeko 10etan, lehenengo aldiz Euskal Komunitateak, herritarrek Immigrant Mass gisa ezagutzen duten mezan parte aktiboa hartuko du.
Los Angeleseko Katedral berrian --Moneo arkitekto tuterarrak egina-- egingo den Archdiocesan Migration Mass delakoa bertako Mahony kardinalak emango du. Los Angeles aldean presentzia daukaten komunitate etnikoek euren kantu eta dantza bereziekin edertzen duten meza da, bakoitza bere herrialdetik ekarritako tradizio eta moldeen arabera. Aldi oro komunitate gutxi batzuk hartzen dute parte.
Euskal Komunitateak lehenengo aldiz parte hartuko du gaurkoan komunitate gisa. Euskal dantzariak, txistularia eta organojolea arituko dira San Juan zortzikoa eta Besta Berriko dantzak eginez, Chinoko 'Gauden Bat' taldearen eskutik.
Los Angeleseko Katedraleko webgunea: www.olacathedral.org.