Londreseko Euskal Elkartea inoiz baino bizi eta indartsuago dago, ekitaldi ugari ditu antolatuta hurrengo hilabeteetarako eta ziur egon udarako hilabeteetan sorpresa ugari izango dela.
Bertatik adierazten zaigunez, "HERRI URRATS 2010 heltzear dela eta gurekin batera ospatzea proposatzen dizugu. Horretarako, maiatzak 9an, eguerdiko 1etan Victoria Park-eko lakuan dagoen Pavilion Kafetegian batuko gara (klikatu hemen mapa ikusteko). Bertan, euskaltzaleen topaleku bilakatuko den Senpereko lakua irudikatuz paseo eder bat emango dugu parkeko lakuaren ingurunean eta ondoren eguraldiak laguntzen badu, piknika egingo dugu bertan; beraz, ekar ezazu elkarbanatzeko jateko eta edatekoak".
Address
Victoria Park, Crown Gate West, E9 5DU (Mile End metro geltokian atera eta 277 autobusa hartu)
Londresko Euskal Elkartea: www.zintzilik.org