Udazkenerako ekintza berri batekin dator Londreseko Euskal Elkartea, eta Azaroaren 27an, 14:00etatik aurrera Londreseko Mus Txapelketa antolatu du Oxford Housen.
Lau erregetara eta relanpago erako jokoa izango da eta pintxo zein edatekoak bertan izango dira eskuragarri, giro apartarekin batera. Parte hartu nahi izanez gero azaroaren 25a baino lehen eman behar da izena, 10 pound bikoteko.