Urriaren 25ean, larunbata, London Euskal Elkartearen 15. urteurrena ospatzeko elkarretaratze festa antolatu du euskal etxe londrestarrak Oxford Housen.
Hona bidali diguten mezua (€biziki eskertzen da euskaraz bidali izana):
Elkartearen Eguna ospatzera gonbidatzen zaituztegu, hain zuzen ere 15. urteurrena ospatuko dugularik. Ekitaldia, urriaren 25ean, larunbata izango da, Oxford House etxeko kafetegian, arratsaldeko 2.00ak inguruan hasita. Antolakuntzan esku bat bota nahi baduzu, etor zaitez pixkat lehenago 12.30ak aldera edo ahal duzunean, gure bulegora.
Menua:
- Hasierakoa: Entsalada eta kroketak. Begetariano kroketak ere egongo dira.
- Bigarrena: txahal gisatua. Jarri kontaktuan gurekin begetarianoa bazara
- Postrea: Izozkia (zenbait fruta ere egongo dira aukeran)
Ogia eta boteila bat ardo 4 pertsonentzat prezioan barne. Prezioa: £15 Elkarteko bazkideak eta £20 ez bazkideak.
Edari gehiago eskuragarri egongo da bazkariaren ondoren. Euskal musika ekitaldi guztian zehar.
Jarri kontaktuan gurekin mesedez etortzeko intentziorik baduzu, horrela antolakuntza errazago izango baita.
Emaila: londonbasquesociety@gmail.com
Beste edozer dela eta, lasai jarri kontaktuan gurekin. You can see us here... Check it out
London Basque Society - Euskal Elkartea Oxford House
Derbyshire Street, Bethnal Green
London E2 6HG, UK Phone: 0207 739 7339 or mobile: 07958 072886
Skype: londonbasquesociety
@LdnBasque