Londreseko Euskal Etxeak futbol gaua antolatu du maiatzaren 13an Athletic eta Barça-ren arteko Kopa Finaleko partida dela eta. Elkarteko kideek eta interesa duen edonork "The Misty Moon" pubean biltzeko gonbitea dute (Bethnal Green auzoan), partida telebistan giro ederrean ikusi ahal izateko. Pub-a gaueko hamabiak arte egongo da irekita, beraz ezda arazorik izango luzapena edo penaltiak baldin badaude ere.
"The Misty Moon"
456 Bethnal Green Rd
London, E2 0EA