Abuztuaren 20an, larunbata, barbakoa batekin eta enkante isil eta programa oso batekin ospatuko du bere 50. urteurrena Kaliforniako Calabasas herrian egoitza duen Leonis Adobe Elkarte eta Museoak. Jan, edan, dantza egin, ondo pasa eta Museoari laguntzeko BBQ Gaua.
Sarrera arrunta, 50 dolar, bazkideek 40 dolar. Txartelak afaria eta alkoholik gabeko edariak baitaratzen ditu. Arratsaldeko 6etatik 10ak arte.
Leonis Elkarte eta Museoa Leonis Arrantxoan dago kokatua, Calabasas hiri kaliforniarrean, eta izena Migel Leonis aitzindari lapurtarrari zor dio. 19. mendean Leonisi 'Calabasasko Erregea' deitzen zioten eta Los Angelestik Mendebalderako lur eremu zabal bat kontrolatzen zuen, San Fernando aran aldean, bertan nonbait bere legea ezartzen zuelarik. Elkarte eta Fundazioak garai bateko Calabasas eta Leonisen kultur eta historia ondarea zaintzea dauka helburu.
Webgunea: http://www.leonisadobemuseum.org
Informazio gehiago, hemen