Chascomusko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak gonbidapena luzatu die herritar guztiei, gaur larunbata, urriaren 17an, Pablo Larzabal Elkarriko kideak "Euskadiko Bake Prozesua: elkarrizketa gatazka irtenbidetzeko bide bakarra" izenburupean emango duen hitzaldira. Arratsaldeko zazpietan, euskal egoitzan (Franklin eta Dorrego).
Hitzaldia, Euskal Herritik bisitan den Pablo Larburu donostiarrak, Elkarri GKEko kideak, emango du, bere eskarmentua azalduko duelarik gatazken irtenbidea elkarrizketa bidez ahalbidetzea helburu duen GKE horren baitan. Euskadiko arazo politikoei elkarrizketa bidezko irtenbidea ematearren lanean ari den erakundea da Elkarri, helburu horrekin sortutako elkartea izanik.