Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak deialdia zabaldu du gaur larunbaterako, bere egoitzan (Belgrano Hiribidea, 1144) egingo den 'Ipuin Akelarrea, ahozko kontaketa ikuskizun'era, arratsaldeko zortzi t'erdietatik aurrera.
Vivi Garcia zuzendari, arituko dira Susana Baudizzone, Beatriz Bolati, Adriana Castro, Rosalía Fainstein, Cristina Gianella, Mónica Jurado, Gabriela Mendia, María de las Mercedes Nogueira eta Mónica Sporra.
-Webgunea: www.laurakbat.com.ar