Londreseko Basque Society-ko kideak beti daude prest euskal musikaren hedapenean laguntzeko, eta hiriburu ingelesean eurak arduratu dira Aristizabal & Barandiaran bikoteak eskainiko duen lau eskuz jotako piano kontzertua antolatzeaz. Hitzordua gaur da, azaroak 28 larunbata, Oxford House’s Theatre aretoan, 15:30etatik aurrera. Sarreraren prezioa: 10£ da (salneurriaren barruan janaria sartzen da).