Bere urteroko piknik edo aire zabaleko euskal festa egingo du urriaren 19an Las Vegaseko Lagun Onak Euskal Etxeak urriaren 19an, Spring Mountain Ranch State Park-en (6375 Hwy 159, Blue Diamond, NV).
Elkarretaratze irekia izango da eta eguerditik arratsalde erdira arte iraingo du (12etatik 5ak arte). Menuak, 20 dolar helduentzat (5 dolar hamabi urte azpikoentzat) barne dituela "Euskal paella, saiheskuak, entsalada, txorizoa eta mahaiburukoa).
Informazio gehiago elkartearen Facebook-eko gunean: https://www.facebook.com/LagunOnakLasVegasBasqueClub