euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Larunbatean hasiko da Alboka jotzeko ikastaroa Buenos Airesko Eusko Kultur Etxean

2008/09/06

Non: Buenos Aires, Argentina

Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak antolaturik eta irail honetatik aurrera larunbatero 11etatik 12:30etara, alboka jotzeko ikastaroa izango da. Ikastaro hau Mauro Telletxeak emango du. Berau, Ibon Koteronen ikasle izandakoa da, Kepa Junkera musikariarekin jo ohi duena. Era berean, Ibon Koteron Leon Bilbao alboka jotzaile handiaren ikasle izandakoa da.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea eta Eusko Kultur Etxeko bazkideentzat hileko 5 peso izango dira. Bazkide ez direnentzat berriz 20 peso. Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, astelehenetik igandera arratseko hiruetatik zazpietara Mexiko kaleko 1880 zenbakira zuzendu, edo deitu telefonora honetara: 4381-4611. Baita ondoko e-mailean ere: eusketxe@ciudad.com.ar



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia