Apirilaren 6an, larunbata, Natxo Arteta-k, Take a Cake kokatuko du Euskal Etxeko hirugarren solairuko egongelan. Cristina Ruiz-ek “Pintando en Seda” performance-ekin lagunduko dio. Halaber, Dantza Taldeko Jesús Cruz musikariak “Proyecto Alias” aurkeztuko du. Pastel goxoak eta giro ederra bermatuta egongo dira.
Horrez gain, 12:30ean, Euskaltegiko ikasleen artean antolatutako film labur lehiaketako finala egingo da. Emanaldiaren ostean, Gorka Otxoa eta Ramón Ibarra aktoreek eta José Francisco Zinkunegi HABEko teknikariak osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


