Euskal Literaturari buruz ariko dira gaur, martxoak 30, Birmingham-eko Unibertsitatean, Larry Trask ohorezko euskaltzainaren omenez antolatutako jardunaldian. Unibertsitate ingelesak eta Etxepare Institutuak lankidetzan antolatu dute ekitaldia, euskara gaietan aditua zen Robert Lawrence Trask hizkuntzalari estatubatuarraren izena eta lana goraipatzeko.
Hizlariak Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuko Euskara zuzendaria, eta Amaia Gabantxo, East Anglia Unibertsitateko kidea, izango dira.
Birmingham-eko Unibertsitatearen webgunea.