Igande honetan, 2010eko ekainaren 13an, Lankidetasun Bazkaria, eguerdi ondoko ordu batetik aurrera, Misiones probintziako Corpus Christi-ko Eusko Etxearen eskutik. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Eusko Etxearen egoitzara oso garaiz iristen direnek zenbait proposamen izango dituzte zain, hala nola bideoak, Euskal Herriari buruzkoak eta baita Eusko Etxeko kide edo lagun direnek egiten dituen ekintzei buruzkoak ere: 'El casorio' (antzerki emankizuna)".
Menuak eskainiko du: 'Dilistak euskal erara' eta mahaiburukoa.
Jakingarri gehiago Zuzendaritza Taldekoengana joz. Posadas: Guillerma Martínez (tel: 454682); San Ignacio: Carlos Galarza (tel: 470148); Corpus: Ana María Macchi (tel: 495057).