Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeak eta bertako Gastronomia Azpibatzordeak antolaturik, gaur astelehena, ekainaren 1ean, arratsaldeko hiru t'erdietan, sukaldaritza tailer bat iragartzen da, Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarraren eskutik.
Izena emateko epeak gainditu badira ere, tailerra hasi arte onartuko dira partaidetza berriak. Prezioa bazkideentzat, 20 peso; ez direnentzat, 30.
Lapridako Euskal Etxearen fitxa, hemen.