euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Lagun Onak Euskal Etxeak San Fermin festa antolatu du, danborrada eta guzti

2016/07/16

Non: Pergamino, Argentina

Larunbat honetan, uztailaren 16ean, Lagun Onak elkarteak San Fermin eguneko festa egingo du. Ekitaldiak 16:30tan hasiko dira, txupinazoarekin, Puyrredón eta San Nicolas kaleen bidegurutzean. Ondoren, danborrada aterako da, eta dantza erakustaldiak eskainiko dituzte Lagun Onakeko dantzariek eta Chababucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko dantzariek, aurtengo ohorezko gonbidatuek.

Ondoren, 19:30 meza elizkizuna egingo da Nuestra Señora de la Merced parrokian, eta gero festa euskal etxera pasako da. Han afaria egingo dute elkarteko kide eta lagunek eta ondoren erromeria egingo da goizaldeko ordu txikiak arte. 

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia