Hiriburuko Denak Bat Euskal Etxeak Lagun Onak Abesbatzak eskainiko duen kontzertura gonbidatzen ditu elkarteko kideak eta lagunak. San Inazio omentzeko egingo duten programazioaren barruan dagoen ekitaldia Basaldua Aretoan egingo da 19:30etatik aurrera. Taldeak, besteak beste, Felipe Gorriti y Osambela eta Pablo Sorozabal bezalako euskal artisten obrak kantatuko dituzte. Sarrera librea eta doanekoa da. Informazio gehiagorako hona idatzi.