Azaroaren 30ean, igandea, Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxeak urte amaierako bazkaria egingo du instituzioko kiroldegian, Parodi kaleko 340. zenbakian. Bazkariaren baitan omenaldia egingo zaie 91 urteko Jose Maria San Martin, Vicente Garcia (90) eta Jose Ignacio Chapartegui (89) bazkide sortzaileei. Hitzordua eguerdiko 12:30etan da.