Euskal Herriko zenbait herritatik pasa ostean, martxoaren 21ean Laburbira film laburren zirkuitua Londresera helduko da. Ordu eta laurden inguruko emanaldian, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak ikusi ahal izango dira. Oxford Housen da hitzordua (Derbyshire Street, Bethnal Green, E2 6HG), 19:00etan. Sarrera: 5 libra.