euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

La Mercé jaietako azken egunean herri bazkaria eta Oreka TX izango dira ekitaldi nagusiak

2008/09/21

Non: Bartzelona, Katalunia

La Mercé jaietako azken eguna izango da gaurkoa. Asteburuan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Etxeak antolatu duen gunean (av. Meridiana, Aragó eta Consell de Cent artean). Ostiralean zabaldu zen Artisautza eta Gastronomia Azoka gaur ere irekita egongo da goizeko 11etatik aurrera eta trikitilari, txalaparta eta txistularien musika izango da. Gaurko, Orritz-Iskidi taldearekin eta Irurtzungo joaldunekin kalejira antolatu da 11etan. Karramarro taldearen txanda 11:30etan izango da. 12:00etan herri kirolak izango dira: aizkolariak eta harrijasotzaileak eta ondoren, pintxo dastaketa. 14:30etan herri bazkari bat ospatuko dute, Karlos Ibarrondo sukaldariaren eskutik. Arratsaldeko 18:00etan  batukada, Mandukada taldearekin eta 19:00etan Tabalers-en emanaldia. 20:00etan Dijous Paella talde kataluniarraren kontzertua izango da. Azkenik, Oreka Tx-en saioa, arratsaldeko 21:30etan. Informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia