Gaur uztailaren 24a, gaueko 22:00etan 'La Comunidad' filma ikusi ahal izango da Villa Mariako Euzko Etxean. Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren filma, Euskal Zinemari eskainitako zikloaren baitan emango da. Filmaren proiekzioa Euskal Herria aretoan izango da. 150 pertsonentzako tokia dago eta sarrera doakoa da.