Associazione Culturale Euskara elkartea Euskal Astea ari da ospatzen aste honetan eta ekitaldi aunitz antolatu ditu. 19:00etatik hasita Detour zine aretoan (Via Urbana 47/a – Rione Monti), Zinekluba antolatu da; lehenik 'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma izango da ikusgai, ondoren Xabier Iriondo eta Fernando Aguirre-ren 'Sonar Ciudades' dokumentala eskainiko da. Amaitzeko, Oier Etxeberriaren eskutik, musika oinarritzat duten euskal txokoetatik zenbait bideo lan izango dira ikusgai, laburmetrai eran.
Associazione Culturale Euskara-ren webgunea