'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma emanen dute gaur asteazkena, agorrilaren 5ean, Iparraldeko Euskal Etxean, bertan eratutako zinema zikloaren barnean. Fernando Bernues-ek eta Mireia Gabilondok zuzendutako filma da, aktoreak Mikel Losada, Ainere Tolosa, Mireia Gabilondo, Iñake Irastorza eta Jose Luis Ugartemendia.
Xehetasun gehiago ibaiak@hotmail.com -era idatziz edota hona deituz: Cel.: 15 4088 3300 Norma/ 0341-153520970 Karlos.