Kukai dantza taldeak eta Logela multimedia taldeak 'Latidos' obra aurkeztuko dute elkarlanean, 19:30etatik aurrera Dr. Mora antzokian. Bestalde, Ttanttaka antzerki konpainiak 'El Florido Pensil' famatua eskainiko dute Hiriko Antzokian. Euskal Plataforma Eskenikoak antolaturiko jardunaldien eta Mexiko D.F.-ko Arte Eskenikoen 3. Erakustaldiaren barnean dago emankizuna eta euskal kulturaren ateak nazioartean zabaltzea da helburua.
Kukai dantza konpainiaren webgunea