Urriaren 6an, larunbatean, FEVA Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak antolatutako buruzagi formakuntzarako lantegia egingo da goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 8ak arte. Helburua da "euskal etxeetako kuadeaketa, planifikazio eta administrazio tresnak lantzea" eta, tailer tankeran eratuz, "partaidetza sustatzea, banakako eta taldekako lana bultzatzea eta eskarmentu trukea erraztea".
-FEVAren webgunea.