Ostegun honetan, ekainaren 12an, Alberto Irigoien idazle eta ikerlariak bere azken lana, “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia y otras entidades Vasco-Cubanas" liburua, aurkeztuko du Baionako Euskal Museoan. Liburu hau Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren baitan argitaratu da.
Aurkezpena arratsaldeko seietan izango da, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatuta.