Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta UNNEko Secretaría General de Extensión Universitaria-k antolatuta, Euskal Zinema Sailaren bigarren saioa egingo da Resistencia hirian irailaren 18an. Emanaldiak Centro Cultural Nordeste-n egingo dira (Arturo Illia 355, Resistencia, Chaco), arratsaldeko 20:30tan.
Sailean honako filmak izango dira ikusgai: ‘La comunidad’ (Álex de la Iglesia), ‘Los amantes del Círculo Polar’ (Julio Medem) eta ‘Aupa Etxebeste’ (Asier Altuna eta Telmo Esnal).