euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Korrikak New Yorkeko euskaldunak gonbidatzen ditu Sagar Handian euskararen alde egingo duen ekitaldira

2009/04/04

Non: New York, Estatu Batuak

Parte hartu ezazu New Yorkeko euskal komunitateko euskaldunekin batera Korrikaren bertsio newyorktarrean. Gaur larunbata izango da, apirilaren 4ean, eguerdiko hamabietan, euskaren aldeko jardun eta oihuekin.

Jendea eguerdiko hamabietan bilduko da Dakota apartamentu eraikinean  (72nd Street & Central Park West). Ekarri ezazu mesedez bazkaria edo zure otordua. Korrikaldia egin eta gero, piknika egingo da Central Parken.

Ondoren, hitzordua ipini da Txikito euskal jatetxean (240 Ninth Avenue, between 24th & 25th), egunean berantago. Euskal Telebistako kamarak deialdia grabatuko dute.

Oharra: Korrikan korritzen parte hartu ahal izango ez bazenu, hala ere badago jende beharra arropen eta gauzen kontu hartzeko korrikaldia bitartean, baita tarte horretan haurrak zaintzeko ere.

Werbgune baliagarriak:

www.newyorkbasqueclub.com
www.korrika.org
www.txikitonyc.com



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia