Korrika Sydeny-ra iritsiko da aurten ere, bertako Gure Txoko Euskal Etxeak korrika saioa antolatu baitu gaur, apirilak 10. Euskararen alde, Sydneyko Opera Housetik, Harbour Bridgerako dagoen bidea egingo dute.
Zita goizeko 10:00etan izango da Circular Quay tren geltokian.
Gure Txoko Euskal Etxearen webgunea.