Badator aurten ere Korrika Bartzelonara. Euskal Etxearen eskutik, egun osoan zehar hainbat ekitaldi ezberdin izango dira Korrikaren, euskararen eta euskal kulturaren alde.
Aurtengo Korricursa Euskal Etxetik aterako da, Sants-en amaituko delarik. Bertan, bazkari herrikoia egingo da eta ondotik, trikipoteoa Sants-en zehar elektrotxarangak lagundurik. Amaitzeko, Santseko Cotxeres-etan “El Belda i el conjunt Badabadoc” eta Esne Beltza taldeen kontzertuak.
Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea.