New Yorkeko Euskal Etxeak Korrika Manhattanera eramango du eta martxoaren 16an, larunbata, Central Parken zehar korrika egingo dute euskararen alde. Ondoren, piknika egingo da parketan. 13:00 da hitzordua, Simon Bolivarren estatuan, Central Parkeko ipar-ekialdeko izkinan, 6. hiribidearen alboan.