euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Korrika 19 Kankun' ekimenaren aurkezpena, euskara maiaren adibide agertua

2014/12/03

Non: Cancun, Mexiko

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Mexikoko Cancun-en (Quintana Roo estatuan, Yucatan penintsulan), ekitaldi bat egingo da abenduaren 3an, 17:00etan, Instituto Universitario Kukulcán (Calle Cayo Centro y Punta Noh-Ku Supermanzana 32, Manzana 3, Lotes 2 y 3) delakoan, antolatzaile eta aurkezle delarik Proyecto Cultural y Ecológico Tzolk’in izeneko taldea. Ekitaldian Korrika 19 Kankun aurkeztuko da, nahiz eta jarduera hori egin, berez, 2015eko martxoaren 21ean egingo den.

Euskaldunen eta euskararen kasua ezagutarazi eta, horretarako baliagarri izan daitekeen neurrian, gidari gisa nahi dute aurkeztu proiektu honekin, maya hizkuntzarentzat baliagarri izan daitekeelakoan.

Aurkezpenaren ondoren, Kutsidazu bidea, Ixabel filma pantailaratuko da.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia