Mexikoko Korrika 16 Gernikako Arbolaren kimuan (Moliere eta Ciceron, Polanco auzoan) hasiko da, 13:00tan, eta ibilbidea Euskal Etxean bukatuko da (Aristoteles 239, Polanco). Euskal Etxean bazkari herrikoia egingo da, txalapartaren musikak girotuta. Txikientzako rally bat egingo da euskaraz eta ezusteko gehiago ere izango dira. Jaian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Euskal Etxera deituz --(55) 52504025-- edo e-maila bidaliz centrovasco@prodigy.net.mx helbidera.