euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Kontzertua eskainiko du Urko Menaia kantari donostiarrak eta ondoren afaria izango da New Yorkeko Eusko Etxean

2011/08/25

Non: New York, Estatu Batuak

Abuztu hasieratik Estatu Batu eta Kadanako lurretan barrena agaratzen ari den kontzertu-biraren azkenaurreko emanaldia du New Yorkekoa Urko Menaia kantari donostiarrak.

Izan ere, ostegun honetan, abuztuaren 25ean, Eusko Etxea of New Yorkeko lagunek antolatu dute emanaldia, Jon Cerezal antolatzaile/sukaldari.

Arratsaldeko zazpietan zabalduko zaizkio publikoari Eusko Etxeko ateak, zazpi t'erdietan kontzertua hasteko, euskal etxearen egoitzan, Brooklyn-go Eckford kalean.

Kantualdiaren ostean, afaria hortxe bertan izango da, osagaiak: Gazpatxo (cold vegetable soup), Marmitako (Basque fish stew) and ice-cream. Prezioa, 20 dolar bazkideentzat, 25na bazkide ez direnentzat.

-Argibide eta erreserbetarako idatzi mitzalg@gmail.com helbidera



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia