Palestinari loturik gertatu diren azkeneko gertakariek eraginda bertan behera utzi eta atzeratu ondoren, Mikel Urdangarin kantari euskaldunaren promozio bulegotik adierazten digutenez, Betleemgo Biltzar Jauregian eskaini behar zuen kontzertua uztailaren 22an izango da azkenik.
Lehenengoz antolatu zenean prestatutakoari segitzen badio, Urdangarinekin batera arituko dira Maria del Mar Bonet (katalanez), Cristina Pato (galegoa) eta Ismael Serrano (gaztelaniaz), Gazako zerrendara erretransmitituko den emanaldian.