euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Kontzertua eskainiko du Liher talde euskaldunak, 'Hauts' lana aurkeztuz, Euskal Etxean

2017/02/04

Non: Bartzelona, Katalunia

Kontzertua eskainiko du Liher talde euskaldunak, 'Hauts' lana aurkeztuz, Euskal Etxean 21:00etan.

Hauts du Izen taldearen lehen lan luzeak, autoekoitzia, 2016ko ekainetik abuztura bitartean grabatu eta nahastua. Geure buruak ispilu deserosoetan begiratzeko gonbitea luzatzera datozen 9 kanta biltzen ditu diskoak, barrenak astintzen dizkiguten zalantza eta kontraesan sakonenez ari baita Liher.

Batzuetan emeki eta bortizki bestetan, Aritz den ahots ezti-goxoa baina Sendoa da parte honen zigilu adierazgarrienetako par, Lide Hernandoren soul ukituko jolasek osatzen baitituzte oinarri rockero ukaezina duten abestien doinu indartsuak.

Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. 2015eko udaberrian hasi zen bakarlari gisa kontzertuak ematen. Gitarra akustikoak lagundurik zenbait zuzenekotan aritu ostean, urte bereko azaroan taldea estreinatu zuen. Orain proiektua sendotu da, 'Hauts' proposamena borobildu eta, modu batean ala bestean, musikaz eragiteko eta asaldatzeko gogotsu heldu dira.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia