Bartzelonako Euskal Etxeak Afrika-ren kontzertua izango du gaur, apirilak 1, 'Veus de Dones' zikloaren barnean. Afrikak soul-blues musika lantzen du euskaraz zein ingelesez eta besteak beste, Korrikaren 14. edizio honetarako sortutako 'Ni ere bai' abestia interpretatuko du.
Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da Euskal Etxean bertan. Sarrera doan.
Afrikaren myspace orria.
Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea.