euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Kontzertu-emanaldia St. Michel elizan 'Peñaflorida Kapera' euskal taldearen eskutik

2008/09/02

Non: Brusela, Belgika

Bruselan Euskadiren Ordezkari den Ibon Mendibelzuak sinaturik iritsia zaigu gonbidapena, gaur asteartea, irailaren 2an, Peñaflorida Kaperak Bruselan kontzertu-emanaldi bat eskainiko duela esanez, Kulturen Arteko Elkarrizketa Urte Europarraren ospakizunen inguruko ekintzen barruan.

Egitaraua: Juan de Anchietaren (ca. 1462-1523) 'Missa de Nostra Dona'. Arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da, Saint Michel elizan, Saint Jean Berchmans, 24 Bd Saint-Michel, 1040 Brusela helbidean. Interesatuei euren presentzia baietatzea eskatzen zaie Bruselako Euskadiren Ordezkaritzan, bruselas@ej-gv.es.

Argibide gehiago Peñaflorida Kaperari buruz, gaztelaniaz, hemen (pdf).



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia