Arte Garaikidea: pentsatzeko espazioak sortzea. Galizia, Euskal Herria, Katalunia izenburupean, Euskara eta Euskal Kultura irakurle Miren Ibarluzeak, Galizia eta Kataluniako irakurleekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du Sorbonne Nouvelle Paris III Unibertsitatean , datorren astelehenean, martxoak 30.
Bertan, EHUko Arte Ederren fakultateko bi irakasle-artista izango dira: Lorea Alfaro García eta Jose Ángel Lasa Garikano. Honez gain, Parisen bizi den Marga Berra Zubieta grafista euskaldunak esku hartuko du jardunaldian bere eskarmentu eta ezagutzak partekatuz.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


