Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia hegoaldean, kometa erakustaldi eta lehiaketa antolatu du aurten ere, Euskal Plaza izango denaren belardian (Avda. Constituyentes eta Costa Rica, ruta 228rako bidean, zubia zeharkatu aurretik), familia giroan, 5 eta 11 urteko haurrentzat, hauek bakarka edo taldeka parte hartu ahal izango dutelarik.
Kometa lehiaketa gaur igandea, urriak 26, arratsaldeko hiruretatik aurrera izango bada ere, eguerditik aurrera bazkariak zerbitzatuko dira eta dantza eta musika ikuskizunak eskainiko dira egunean zehar. Txikienentzat, ipuin kontalariak ere izango dira, eurentzako beste zenbait proposamenen artean.
Bestela ere, familia osoarentzako egun egokia izatea hartu du helburu antolakuntzak, eta mahaitxo eta parasolak ezarriko dira Costa Rica Kalean, Euskal Plaza inguruan.
Kometa lehiaketako araudia Hiru Erreka Euskal Etxean jaso daiteke (Sarmiento 375), egunero eguna iritsi bitartean, arratsaldeko seietatik aurrera. Zinez komeni da berau irakurtzea, hor fnikatzen baitira klarki kometen neurriak, materialak eta gainerakoak, gero inork ez zekienik esan ahal izan ez dezan.
Lehiaketan parte hartzeko, kometek izena aldez aurretik emana beharko dute. Sariak: 300 pesoko bat, airean gehien irauten duen kometarentzat, eta 100 pesoko beste bat, izena eman duten guztien artean zozketatua.
Argibide gehiago:
-maila hona bidaliz, hiruerreka@3net.com.ar
-Euskal Etxearen webgunean, www.hiruerreka.com.ar
-telefonoz Hiru Erreka Euskal Etxera deituz, 421121 zenbakira