Koldo Mitxelena Katedraren bigarren ekitaldi eguna izango da asteazken honetan, apirilaren 11a, Chicagoko Unibertsitateko Reva and David Logan Center for Creative and Performing Arts Gidwitz Lobby-n. Programazioa ondorengoa izango da:
16:00 / Hasiera emateko ekitaldia Blanca Urgell, Mari Jose Olaziregi, Ignacio Olmos eta Marta Roth-en hitzekin.
16:35 / Erlea Maneros Zabalaren 'Museum series' erakusketaren inaugurazioa.
18:00 / Mahai ingurua 'Krisia eta euskal sorkuntza' Arantxa Urretabizkaia eta Eider Rodriguez-ekin.
Etxepare Institutua webgunea.