Kirmen Uribe euskal idazleak “Bilbao - New York - Bilbao” liburua aurkeztuko du Tokioko University of Foreign Studies unibertsitatean egingo den ekitaldian, azaroaren 6an 18:00etan.
Uriberekin batera, Ryuta Imafuku irakaslea eta Nami Kaneko, liburuaren itzultzailea, egongo dira eta idazketaz, literaturaz eta hizkuntzetaz mintzatuko dira.