Kirmen Uribe euskal idazlea Bruselako Passa Porta 2013 literatur jaialdiko “Parcours” saioan parte hartuko du martxoaren 24, 17:30ean. Topaketa Beursschouwburg-en izango da (Orts straat 22 Rue Orts / “Burse” metro geltokia, Rue Dansaerteik hurbil) eta Florence Noiville kazetari frantsesak (Le Mondeko literatur kritikatzaileak) zuzenduko du eztabaida.
Ekimena Euskal Kultura eta Talentuaren III. Europar Zikloaren testuinguruan izango da, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak, besteak beste, antolatuta.