Kirmen Uribek “Europako literatura berria” izeneko festibalean parte hartuko du New Yorken, azaroaren 16tik 18ra. Jaialdiaren helburua Europan egun egiten den literatura berria ezagutaraztea da eta idazleen lanari AEBetan bultzada ematea. Europako zazpi egilek hartuko dute parte Uribez gain: Philippe Claudel (Frantzia), Jenny Erpenbeck (Alemania), Gerhard Roth (Austria), Radka Denemarková (Txekia), Olga Tokarczuk (Polonia), Gabriela Adameşteanu (Errumania), eta Antonia Arslan (Italia). Idazleen mahai-inguruetan hartuko dute hitza, eta irakurketak ere egingo dituzte. Idazleon liburuen laginak Center for Fiction eta Brooklyn Rail aldizkarietan argitaratuko dituzte.
Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Czech Center-en (321 East, 73rd Street).