Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarrutarrak "Bilbao-New York-Bilbao" nobelako lehen kapituluaren ingelesezko itzulpena irakurriko du Manhattaneko KGB aretoan. Era berean, bere poemak irakurriko ditu Nicholas Roerich Museumeko aretoan eta Mary Stewart idazlearen poesia klasean hartuko du parte gonbidatu gisa. "Bilbao-New York-Bilbao" bukatu berri den Durangoko azokan salduenen artean egon da. Irakurketa 19:00etan hasiko da.