Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko senidetasun festa izango da larunbatean, apirilak 20, Pariseko Eskual Etxearen Orok Betan jaialdia.
Arratsaldeko seietan abiatuko da jaia, dantza erakustaldi batekin. Gazteria dantza taldeak Kataluniako l'Esbart Sant Martí (Torrelles de Llobregat) taldea izango du lagun taulagainean. Eurekin batera Sanduzelaiko Gaiteroak eta Itsaso eta Irune trikitilariak ariko dira. Emankizunaren ostean afari herrikoia egingo da euskal etxean.