Pariseko Eskual Etxeak Santu Guztien jaia (Toussaint) ospatuko du katalanekin batera azaroaren 17an, larunbata. Hiru urtetik gorako haurrentzako dago zuzenduta festa, baina helduak ere gonbidatuta daude.
Egitaraua:
- 14:30: Sukaldaritza tailerra: Panellets-ak, Santu Guztien eguneko Kataluniako pasteltxo tradizionalak.
- 16:00: Euskarazko eta katalanezko gabon kantak ikasteko tailerra.
- 17:00: Askaria: gaztainak eta tailerrean egindako panellets-ak.
Jarduerak doan dira, baian sukaldaritza tailerrerako laguntza txiki bat eskatuko da osagaientzako
Izena emateko: casal@casalparis.cat edo animation@eskualetxea.com