Gaur, abenduak 19 larunbata, urte Amaiera Festa ospatuko dute Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean. Bertan, karaokea eta dantzaldia egingo dira. 60 peso balio duen eskumuturreko bat erosi eta jantzita, nahi adina pizza eta edari hartu ahal izango da adin guztietako euskalzaleentzako irekia dagoen festan.
Eskutumurrekoaren erreserba egiteko: 4383-3903 edo secretaria@laurakbat.com.ar