Bordeleko Euskal Etxeak urtero legez Musikaren Besta egingo du ekainaren 21ean. Hau da egitaraua:
19 :00 etan : Gaskoina eta Euskal Herriko dantza tradizionalak, euskal etxeko akordeoilari eta Françoise violin jolearen laguntzarekin. Hasiberriek eta trebatuenek parte hartzeko aukera izango dute.
20 :00etatik- 21 :45etara : Bestalariak abesbatzaren kantuak, Txanbelaxoa taldearen laguntzaz eta dantza tradizionalak tartekatuko dira.
21 :45etan : Harlem shake eskual etxearen barnean
22 :00etan : Eskualdunen plazan, denentzako dantzaldia, Berri Good taldeak alaiturik. Rock talde hori Donapaleuko gazteek osatzen dute, gero ta ospe gehiago irabazten du Euskal Herrian.
Palais de l'Ombrière karrikan, Txanbeloa, Bestalariak eta kantatzeko gogoa duten guztiek giroa sortuko dute.